AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Sexu-erasoa egin diote Nafarroako Osasun Zerbitzuko emakume langile bati

Segurtasun zaindari batek indarrez ukituak egin zizkion emakumeari, gaixoentzat prestatutako ospitaletik kanpo dagoen zerbitzu batean.

Atzo, apirilak 23, gizonezko batek sexu-erasoa egin ziola salatu zuen Nafarroako Osasun Zerbitzuko emakume langile batek, Noticias de Navarra-k jakinarazi duenez. Gaixoentzat prestatutako ospitaletik kanpo dagoen zerbitzu batean izan zen erasoa: emakumeak azaldu duenez, bere txanda berdinean lanean ari zen segurtasun zaindari batek ukituak egin zizkion bortxaz.

Salaketaren harira, erasotzaileak bideokonferentzia bidez egin zuen adierazpena. Aske uztea erabaki zuen Iruñeko Instrukzioko Epaitegiak, urruntze agindua ezarrita.

UIBk salbuespen egoeraren inguruko analisia aurkeztu eta antolakuntzarako deia egin du
"Ezohiko egoerak unibertsitatean kapitalaren interesak indartzeko aukera paregabea" sortu duela salatu du UIBk, eta langile klasea "horren ondorio gordinak" jasaten ari dela dio. Garbitzaileen, ikasleen eta unibertsitateko bestelako langile sektoreen aldarrikapenak ekarri ditu gogora, horien defentsa berretsiz eta "klase interesak partekatzen dituztela" azpimarratuz. Dagoeneko sinadura zein testigantza bilketak abiatu dituzte hainbat fakultatetan.