AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Sexu erasoa salatu du emakume batek Lizason

Iragan larunbatean gizonezko batek ukituak egin zizkiola salatu du emakume batek, kontzejuko jaiak zirela. Bertan behera geratu dira festak.

EITB-k jakinarazi duenez, iragan larunbatean sexu erasoa jasan izana salatu du emakume batek. Ultzaman (Nafarroa) jazo da erasoa; Lizaso kontzejuko festetan, hain zuzen.

Larunbatetik iganderako 03:30ak aldera, emakumea txiza egiten zebilela, gizon bat atzetik gerturatu eta ukituak egin zizkion. Horren aurrean, eskua hozkatu zion emakumeak, eta ihes egin zuen erasotzaileak. Halaber, auzokideek erasoa gaitzesteko elkarretaratzea egin zuten atzo eguerdian.

Erasotutako emakumeak salaketa formala egin du Foruzaingoaren aurrean, eta Poliziak ikerketa abiatu berri du, gertakariaren nondik norakoak argitzeko.

Bertan behera geratu dira Lizasoko jaiak.

Espedientea egin diote Bizkaiko suhiltzaile sindikalista bati, greba eskubidea egikaritzeagatik
"Greba eskubidearen aurkako eraso zuzena" eta "errepresio sindikala" leporatu dizkio CNTk Bizkaiko Foru Aldundiari. Sindikatuak argudiatu du zigortutako langilea ez zegoela zerbitzu minimoetarako izendatuta joan den martxoaren 8ko greban.