AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Sexu-esplotaziorako beste sare bat atzeman dute Bizkaian

Hainbat pisu eta lokal miatu dituzte Bilbon nahiz Getxon; gutxienez 43 emakume prostituitzen dituzte horietan. Duela gutxi desegin zuten sexu-esplotaziorako beste sare bat Bizkaian. Horretan, gutxienez hamahiru emakume behartzen zituzten prostituitzera. Itaiak mobilizazioak antolatu ditu Bilbon eta Getxon.

Azken asteetan, sexu-esplotaziorako bi sare atzeman dituzte Bizkaian. Martxoaren 7an jakinarazi zuten hiru etxebizitza arakatu zituztela Barakaldon, Zorrotzan eta Fruizen, prostituzio-sare batekin lotuta. Horietan, gutxienez hamahiru emakume behartzen zituzten prostituitzera, eta Zorrotzako etxebizitza bateko etxabean bizi ziren, pilatuta. Kolonbiakoak eta Paraguaikoak ziren esplotatzen zituzten emakumeak, eta iruzur eginda mugiarazten zituzten Euskal Herrira. Modu horretan geratzen ziren zorretan esplotazio-sarearekin, eta zor hori kitatzeko, prostituzioan aritzera derrigortzen zituzten. Sare horren arduradun eta parte ziren zazpi pertsona atxilotu zituzten martxoaren hasieran.

Duela egun gutxi eman dute Bizkaian antolatutako beste sare baten berri: jakinarazi dute Bilboko eta Getxoko hiru klubetan eta bost pisutan prostituitzen dituztela gutxienez 43 emakume. Polizia-operazio "prebentiboa" egitean, hemezortzi emakume zeuden pisu horietan, eta 25 klubetan. Hilabete honen hasieran izan zen bigarren operazio hori ere, baina hainbat komunikabideren arabera, ez dute inor atxilotu sare horrekin lotuta.

Itaiaren protestak

Azken berri horren harira, mobilizatzera deitu du Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak. Bihar Getxoko San Nikolas plazan egingo dute elkarretaratze bat, 19:00etan hasita. Asteazkenerako, berriz, Bilbon antolatu dute kontzentrazio bat: 19:30ean izango da, Biribila plazan.

Milaka pentsiodun mobilizatu dira Bilbon, 1.080 euroko gutxieneko pentsioak aldarrikatzeko
Protesta astea izan da aurrekoa Hego Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduarentzat: 1.080 euroko gutxieneko pentsioak exijitzeko, baraualdi bat eta hainbat mobilizazio egin dituzte, handiena, larunbatean Bilbon.