AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Sexu-jazarpena jasan du emakume batek, Bizkaibusen lanean ari zela

Zeanuriko linean eraso zion gidariari gizonezko batek, eta lanetik kanpo ere jazarri zuen gero.

Joan den irailaren 4an, erabiltzaile baten sexu-jazarpena jasan behar izan zuen Bizkaibuseko gidari batek, lan-orduetan nahiz lanetik kanpo. Avanza Durangaldeako langileen batzordeak eman du erasoaren berri: Zeanuriko (Bizkaia) linean eraso zion emakumeari gizonezkoak, eta lana amaitzean ere jazarri zuen.

"Ibilgailu bakoitzean gidari bakarra egon ohi da, babesik gabe eta unean uneko egoerei aurre egiteko baliabiderik gabe", salatu dute gidariek, erasoa argitara ematean.

Erregai fosil eskasia iragarri du IEAk, eta "bukaeraren hasieraz" ohartarazi du
Petrolio, ikatz eta gas eskariak 2030a baino lehen goia joko duela uste dute, eta gertu dagoela baliabide horien amaiera.