AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Sidenor enpresak lantalde osoari eragingo dion lan-erregulazio txostena aurkeztu du

1.500 langile ditu guztira soldatapean Sidenorrek, eta guztiei eragingo dien erregulazio espedientea negoziatzen hasiko dira zuzendaritza eta sindikatuak. 2021eko abendura arte iraungo luke lan-erregulazioak.

Euskal Herrian 1.140 pertsona daude soldatapean Sidenorren, Azkoitiako (Gipuzkoa), Basauriko (Bizkaia) eta Gasteizko (Araba) lantegietan. Espainiako Estatuan beste bi lantegi ditu enpresak, Kantabrian eta Katalunian, eta Alemanian, Frantzian, Italian eta Erresuma Batuan ordezkaritzak ditu.

Sidenorrek lan-erregulazio txostena aurkeztuko duela adierazi du, baina ez du xehetasun gehiago eman. Zuzendaritzak sindikatuei adierazi die txostena egiteko asmoa, eta orain, negoziazio epea ireki dute, lan-erregulazioaren baldintzak finkatzeko.

Auto ekoizleentzat egiten du batez ere lan Sidenorrek, eta COVID-19aren pandemiak sektorea geratu du. Enpresak dioenaren arabera, ekoizpena moztu beharra dute, eta 1.500 langileak izango dira merkatuaren aldaketa horiek ordainduko dituztenak.

Okupazioaren aurkako instrukzio bat ari da prestatzen Espainiako Fiskaltza Nagusia
"Etxebizitzen okupazioak", Dolores Delgado fiskal nagusiaren arabera, "ekintza espezifikoa" galdegiten du. Hala, gaia lantzeko instrukzioa emango du fiskalentzat, "segurtasun juridikoa eskaintzea" eta "kasuen aurrean zalantzak argitzea" helburutzat hartuta. Errakik nabarmendu duenez, "Espainiako Estatuko fiskal nagusiak urte honetan okupazioaren aurkako neurriak hartzeko eta legeak gogortzeko borondatea adierazi du".