AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Sindikalista bat zigortu dute Arrigorriagako Ximart Laborategietan

Sail sindikal bat sortu ostean, ordezkariari 30 eguneko zigorra jarri dio enpresak, lanordurik eta soldatarik gabe.

Kosmetikari eta higiene pertsonalari lotutako produktuak ekoizten dituzte Arrigorriagako (Bizkaia) Ximart Laborategiak enpresan. CNT sindikatuak jakinarazi duenez, duela gutxi sortu dute sail sindikal bat lantegian, baina horren aurkako neurriak hartu ditu jada enpresako zuzendaritzak: sail horretako ordezkaria zigortu du, egin dituen adierazpen batzuk "enpresarekiko iraingarriak" direla argudiatuta.

Zehazki, 30 eguneko zigor bat ezarri diote langileari: egun horietan guztietan, lanordurik eta, beraz, soldatarik gabe mantenduko dute. Esku hartu du CNTk, baina azaldu du enpresako zuzendaritza ez dela aurkeztu hitzartutako adiskidetze-bilkurara. "Burua makurtzea eta isilik geratzea da enpresak nahi duen sindikalismo bakarra", salatu du sindikatuak.

Emakume bati sexu-erasoa egin dio gizon batek Zarautzen
Astelehen goizaldean izan zen erasoa, Zarauzko apartamentu turistiko batean.