AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Sionistak egiten ari diren sarraskia salatzeko eta Palestinako erresistentzia aldarrikatzeko, mobilizazio bat izango da Bilbon larunbat honetan

Euskal Herriko hamaika eragileren babesarekin argitaratu dituzte mobilizazio deialdia eta manifestua, 'Gora palestinar erresistentzia. Sionismoa genozida' izenpean. Besteak beste, Mendebaldearen "konplizitatea eta kolaborazioa" salatu dituzte, "zapaltzaileak eta zapalduak parekatzen dituzten" diskurtsoak gaitzetsi dituzte, "palestinar herriak bere okupatzailearen aurkako erresistentziarako" daukan eskubidea babestu dute, gobernu sionistaren izaera faxista azpimarratu dute, eta irtenbidea "Israelgo estatu sionistaren desagerpenarekin" lotu dute.

Gora palestinar erresistentzia. Sionismoa genozida aldarri nagusitzat hartuta, manifestazio bat antolatu dute Bilbon (Bizkaia) larunbat honetarako, urriaren 28rako. 18:00etan hasiko da mobilizazioa Bihotz Sakratutik, eta Euskal Herriko hainbat eta hainbat eragileren babesa jaso du deialdiak. Mobilizazio deialdiarekin batera, manifestu bat argitaratu dute antolatzaileek, Palestinan bizitzen ari diren egoera azaltzeko eta, sionistak egiten ari diren sarraskiaren aurrean, hainbat salaketa egiteko eta hainbat aldarri zehatz mahaira ateratzeko. Gaur egin dute agerraldi bat Bizkaiko hiriburuan, manifestazioa eta manifestua aurkezteko.

"Uneotan Gazako palestinarrak etengabeko bonbardaketak eta blokeo krudela jasaten ari dira estatu sionistaren eskutik. 5.000 palestinar baino gehiago erail dituzte, horien herena umeak. Azpiegitura zibilak bonbardaketen jopuntu izatearekin batera, ur, argi eta janari hornidurak eten dizkie estatu sionistak", jarri dute testuinguruan deitzaileek, azken asteetan Gazan izan diren gertaerei dagokienez. Salatu dute, gainera, "larriena" dela "Mendebaldea berriro ere genozidio eta gerra-krimen hori guztia gidatzen eta babesten ari dela".

Eta sionista genoziden erasoak ez dira Gazara mugatzen: azaldu dutenez, "azken egunotan, areagotu egin da israeldar kolonoen eta okupazio-indarren biolentzia Zisjordaniako herri palestinarraren aurka" ere. Zisjordanian, hain justu, "400 palestinar baino gehiago ari dira atxilotzen egunero, erailak izan dira 70etik gora palestinar, sua eman diete palestinarren baliabide materialei eta lurrei", eta abar.

Palestinako erresistentziak kontraerasora jo zuenetik sionistek egindako eraso guztiak salatzeaz gain, manifestuan hamar puntu xehatu dituzte larunbat honetako manifestazioa antolatu dutenek. Hona hemen, hitzez hitz:

Munduko palestinarren erdia diasporan bizi dira
14 milioi palestinar inguru daude mundu osoan, eta horietatik 7 milioi baino ez dira bizi Palestina historikoko lurraldeetan. Gazako eta Zisjordaniako emigrazio tasa %78,86koa zen 2020an.