AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Solbes supermerkatuak bi langile kaleratu ditu Donostian eta Hondarribian, COVID-19a izateagatik bata eta baja hartzeagatik bestea

COVID-19arekin lotutako arrazoiak medio bidali dituzte kalera bi beharginak. Proban positibo emateagatik kanporatu dute Donostiako langilea, eta Hondarribikoa, aldiz, medikuak eritasun baja eman ondoren kaleratu zuten, azkenean positibo eman ez badu ere.

Aurreko astean bi langile kaleratu zituen Solbes supermerkatuak, hain zuzen, Donostian (Gipuzkoa) eta Hondarribian (Gipuzkoa). Lehenengo kasuari dagokionean, Aldamar kaleko saltokian lan egiten zuen behargin bat da, eta COVID-19a atzemateko proban positibo eman eta ordu gutxira bidali zuten kalera. Hondarribiko langilearen kasuan, aldiz, medikuak eritasun baja esleitu ostean karrikaratu zuten, gerora proban positibo eman ez bazuen ere.

ELA sindikatuak adierazi duenez, "supermerkatuetako langileek birusaren aurrean duten esposizioa ikaragarria da, eta ezin da onartu langileek, gaixotuz gero, euren etorkizunaren inguruko zalantzak izatea".

Hirugarren graduan sartu dira Xabier Agirre, Jagoba Codo eta Fernando Alonso preso politikoak
Aurreko ostegunean pasatu ziren hirugarren gradura Xabier Agirre, Fernando Alonso eta Jagoba Codo preso politikoak. Espetxe Erakundeen arabera, horretarako baldintzak betetzen dituzte hirurek. Bestalde, herenegun aske geratu zen Aitziber Coello preso politikoa, 16 urteren ostean.