AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Soldadu sionistek postu militar gisa mantentzen dituzte Gazako azpiegitura palestinarrak

Okupazio-indar genozidek iseka egiten jarraitzen dute sare sozialetan, suntsitutako etxeetan eta eskoletan argazkiak atera eta argitaratuta.

Israelgo Estatuko indarrek sare sozialetan dokumentatzen eta argitaratzen jarraitzen dute mota guztietako azpiegitura palestinarrak postu militar gisa erabiltzen dituztela, Gazako erasoaldi genozidan. Alde egitera behartutako palestinarrei iseka egiteko jarrera eta erabateko inpunitate-sentsazioa erakusten dituzte hala. Nazioarteko hedabide ugarik egiaztatutako argitalpenen arabera, soldadu sionistek arpilatu eta suntsitu dituzten etxeetan, eskoletan, ospitaleetan, negozioetan eta kaleetan argazkiak ateratzen segitzen dute.

Gerrako kriminalek beraiek harro zabaltzen dituzte irudi horiek, eta erakusten dute nola dibertitzen diren sionistak postu militar bihurtutako haurtzaroko eskoletan eta lorategietan, beren etxeak uztera behartuak izan diren edo Israelgo Armadak berak zuzenean erail dituen palestinarrei burla eginez. Giza-eskubideen behatzaileek aztertutako argazki batzuetan ikus daitekeenez, sionistek familia gazatarren gauzak erabiltzen jarraitzen dute beren argazkietarako dekorazio gisa.

Jokabide horrek, teorian "Nazioarteko Zuzenbidea" delakoak babestutako ondasun zibilen erabilera militarra ez ezik, agerian uzten du genozidioaren biktimekiko eskarnio sadikoko jarrera. Sare sozialetan behin eta berriz plazaratzen diren argitalpenek soldadu asko erakusten dituzte barrezka, eguneroko jarduerak eginez eta etxe barruetan eta suntsitutako ingurune publikoetan posatuz. Herri palestinarraren mina eta hondamena dibertsiorako eta kontsumo digitalerako trofeo bihurtzen dute horrela.

Erakunde humanitarioek adierazi dute ekintza sistematiko horiek urraketa bikoitza direla: lehenik, ondasun zibilak helburu militar bihurtzea, eta, ondoren, palestinarren sufrimendua isekarako eta eskarniorako arrazoi bilakatzea. Hala ere, ez dago agintaritzarik krimen horiek zigortzen dituenik.

Gasteizko rokodromoetako langileek bukatutzat eman dute greba
Prisma Globalek eta Gasteizko Udalak hainbat konpromiso hartzea lortu dute. "Batuta, antolatuta eta adi" jarraitzen dutela ohartarazi dute, dena den.