AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Soldata berdintasunaren alde mobilizatu dira garbiketako Nafarroako emakume langileak

Garbiketa sektorean, batezbeste, gizonezkoenak baino %13-%20 baxuagoak dira emakume langileen soldatak.

Atzo, hilak 24, Nafarroako garbiketako emakume langileek salatu zuten sektore bereko gizonezkoek baino diru gutxiago kobratzen dutela. Garbiketa sektorean aritzen diren beharginak, nagusiki, bi eremutan bereizten dira: alde batetik, bideko garbiketetan jarduten dutenak, eta bestetik, eraikinak eta bulegoak garbitzen dituztenak. Lehenengoan gizonezkoak dira gehiengoa; bigarrengoan, aldiz, emakumezkoak.

Nahiz eta sektore berean soldatapean jardun, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko soldata arrakala mahaira atera dute Nafarroan. ELA sindikatuaren arabera, orohar, emakume langileek %13-20% gutxiago kobratzen dute egun. Horretaz gain, "lanaldi errealari erreparatuko bagenio, batzuen eta besteen arteko aldea handituko litzateke, %18-%25era arte". Emakume langile gehienak, gainera, lanaldi partzialetan aritzen dira.

Horren guztiaren aurrean, eta soldata berdintasunaren alde, mobilizazioak iragarri dituzte Nafarroako garbiketa sektoreko emakume beharginek.

Espedientea egin diote Bizkaiko suhiltzaile sindikalista bati, greba eskubidea egikaritzeagatik
"Greba eskubidearen aurkako eraso zuzena" eta "errepresio sindikala" leporatu dizkio CNTk Bizkaiko Foru Aldundiari. Sindikatuak argudiatu du zigortutako langilea ez zegoela zerbitzu minimoetarako izendatuta joan den martxoaren 8ko greban.