AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Soldatak igoko dizkiete Iruñeko udaltzainei, proba fisiko batzuk gaindituz gero

Gaur egun, Foruzaingoko poliziek ere jasotzen dute ordainsari gehigarri bat proba fisikoak ondo egiteagatik. 402 udaltzain dira Iruñean.

Soldata-igoerak, proba fisiko batzuk gainditzearen truke; neurri horixe atera dute mahaira Iruñeko (Nafarroa) Udaltzaingoarentzat. Urriaren 30ean eta 31n proba fisiko batzuk egitera deituta daude Nafarroako hiriburuko 402 udaltzainak, eta gainditzen badituzte, ordainsari gehigarri bat jasoko dute. Donibane auzoan Poliziak daukan kiroldegian izango dira probetako batzuk, eta lasterketa saioak, berriz, Burlatan egingo dituzte.

Udaltzainek denbora luzez eskatu dute euren soldatak Foruzaingoko polizien soldatarekin pareka daitezela, eta bide horretan urrats bat izango litzateke Udaltzaingoari eskaini dioten soldata-igoera berria. Iruñeko Udalak eta udaltzainen ordezkaritza bat daukaten sindikatuek 2019an adostu zuten, hain zuzen ere, hainbat pauso ematea Udaltzaingoa eta Foruzaingoa parekatzeko bidean; esaterako, soldatei eta postu kopuruari dagokienez.

Gaur egun, foruzainek ere badaukate aukera, proba fisiko batzuk ondo eginez gero, ordainsari osagarri bat eskuratzeko (euren soldata-oinarriaren %17). Oraingoa izango da, ordea, udaltzainei aukera hori ematen dieten aurreneko aldia. Oraindik ordainsari gehigarrien ezarpenari buruzko hainbat zalantza dauden arren, gutxi gorabehera, urtean 1.830.000 euro gehiago ordainduko zaizkie udaltzainei, proba fisikoei lotutako lansari berrien bidez.

EAEko Hezkuntza Legeari ezetz esan dio IAk
Atzo Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat ikastetxetan egin zuen protesta IAk, Hezkuntza Legeak "hezkuntza sistemaren desegite prozesuan sakontzen" duela salatzeko eta ikasleak borrokara deitzeko.