AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Soldatapean eraila langile bat Araban, hilabete honetako bigarrena

Apirilaren 16an erail zuten Gasteizko Sidenor enpresak soldatapean lanean zuen garraiolaria. Hilabete honetan lantokian hildako bigarren langilea da Araban; izan ere, Gorbeia merkataritza zentroan erail zuten beste langile bat apirilaren 3an.

Apirilaren 16an, asteartea, langile bat erail zuten Gasteizko Sidenor enpresaren instalazioetan, LAB sindikatuak sare sozialetan jakitera eman duenez. Hilabete honetan lantokian erail duten bigarrena da Araban; izan ere, Gorbeia merkataritza zentroan apirilaren 3an izan zen beste hildako bat. Ezagutzera eman ez dituzten arrazoien ondorioz, araztegira erori zen.

2018an 68 izan ziren Hego Euskal Herrian lantokietan eraildako langileak; haietako 24 errepidean hil zituzten, eta 15 garraiolariak ziren. 2019an dagoeneko 15 langile erail dituzte haien lanpostuetan.

Lekeitioko Gazte Asanbladak birjabetu berri duen gaztetxea aurkeztu du asteburuan
Asteartean okupatu zuen gaztetxe berria izango dena Lekeitioko Gazte Asanbladak, eta atzo iluntzean ezagutarazi zuen, kalejira baten ostean. Azpimarratu dutenez, "zapalkuntza eta problematika" zehatzen aurrean "soluzio errealak" mahaigaineratzen hasteko lehen pausoa da gaztetxea.