AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Sopelan familia bat etxegabetu dute

Abenduaren 30ean bota zituzten euren etxetik emakume bat eta bere semea, Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak jakinarazi duenez.

Etxegabetze baten berri eman du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Sopelan (Bizkaia) izan zen, joan den abenduaren 30ean: zaurgarritasun egoeran egon arren, euren etxetik bota zituzten emakume bat eta bere semea. Sindikatuak azaldu du "alternatiba erreal eta egonkorrik gabe" kaleratu zituztela, eta lan egingo duela familia horrentzat kalitatezko alternatiba bat lortzeko.

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak gogorarazi duenez, Espainiako Gobernuak abenduaren 23an saldu zuen "ezkutu soziala" delakoa luzatu duela, teorian, "etxegabetzeen debekua" mantenduz. Baina sindikatuak seinalatu duenez, promesak promes, hamaika pertsona etxegabetzen segitzen dute han-hemenka, eta horren adibide dira Euskal Herrian gertatzen diren ehunka etxe-kaleratzeak, isilpean gertatzen direnak barne.

Barakaldon, 84 urteko andre bat erail du bere semeak
2024an, gutxienez sei emakume erail zituzten indarkeria matxista dela-eta. Ordizian, gainera, abenduaren 25ean izandako sexu-eraso baten berri eman dute. Azken erasoak salatzera deitu du Itaiak.