AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Sorian donostiar bati emandako jipoiagatik atxilotutako faxistak, aske

Karguekin aske utzi dituzte 20 atxilotuak, baina horiek ez daude lotuta donostiarraren kontrako erasoari. Maiatzean jipoitu zuten Sorian, Numantziaren eta Cornellaren arteko partidaren aurretik, eta koman sartu behar izan zuten ospitalean.

Astelehenean jakinarazi zuten hainbat faxista atxilotu zituztela Soriako hiriburuan, antza, joan den maiatzean Ion Aranburu donostiarrari emandako jipoiari lotuta. Guztira, 20 pertsona atxilotu zituzten, baina aske utzi ditu jada epaileak. Gainera, karguekin askatu badituzte ere, kargu horiek ez dute loturarik jipoiarekin: egun horretan desordena publikoak eragitea leporatu diete.

Maiatzaren 27an izan zen erasoa, Soriako Pajaritos estadiotik gertu. Numantziaren eta Cornellaren arteko futbol-partida hasi aurretik, taberna batean zeuden pertsonei eraso zieten Numantziako hainbat zaletu faxistak. Inguruan zegoen Aranburu, eta hari ere eraso zioten: modu jarraituan eman zizkioten kolpeak buruan. Ospitalera eraman zutenean koman sartzea erabaki zuten medikuek, burezurrean zeukan haustura zela-eta. Hainbat egunez izan zen koman.

Azaroaren 23an eta 24an, indarkeria matxistaren kontrako hamaika mobilizazio izango dira ikastetxeetan eta campusetan
Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna dela-eta, IAk 60 ikastetxe baino gehiagotan antolatu ditu mobilizazioak. UIB eta campusetako emakume taldeak Bilbon, Eibarren, Gasteizen, Ibaetan, Iruñean nahiz Leioan mobilizatuko dira.