AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Sorzabalek berriz azaldu du torturatu egin zutela atxiloaldian

Hirugarrenez epaitu dute aste honetan Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta berriz eman du 2001ean jasandako torturen berri: "Carrero Blanco hil nuela ere sinatuko nuke".

Elektrodoak eta ordu luzez jasandako deskarga elektrikoak, poltsa, kolpeak eta abar. Iratxe Sorzabal preso politikoa astelehenean eta asteartean epaitu dute hirugarrenez Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalean, 1995ean ETAren ekintza batean parte hartzea leporatuta. Sorzabalentzat sei urteko beste espetxe-zigor bat eskatzen du fiskaltzak, baina berak jakinarazi du torturapean sinatu behar izan zuela atentatu horretan parte hartu izana: "Polizia deklarazioa egiten ez banuen, okerrago izango zen, eta ezin nuen gehiago".

2001ean atxilotu zuten Sorzabal, eta torturatu egin zuen Guardia Zibilak. Hori dela-eta, hainbat atentatutan parte hartu izana aitortu zuen bere deklarazioetan, tartean, 1995ean Alacanten izandakoa. Beste delitu batzuk ere hartu zituen bere gain atxiloaldian.

24 urteko kartzela-zigor bat jarri zioten Madrilen 2022an, salatutako torturei entzungor eginda, eta berriki izan duen beste epaiketa bateko sententziaren zain jarraitzen du. Orain, hirugarren auzi bati lotuta eserarazi dute berriz Auzitegi Nazionalean. Saio horretan, torturak pairatu zituela berretsi du Sorzabalek: "Carrero Blanco hil nuela ere sinatuko nuke".

Hamahiru langileren kaleratzea gelditzea lortu dute Laudioko Aiala Vidrion
Atzo jo zuten greba mugagabera beharginek, hamahiru pertsona beste enpresa batera kanporatzeko planaren aurka. Hala ere, lantokiko ataletako bat desagerraraziko du enpresak.