AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Soto Del Realera urrundu dituzte Valentina Morisoli eta Gaizka Astorkizaga

Gaur goizean jakinarazi diete haien hurbilekoei Soto Del Realeko espetxera lekualdatuko dituztela biak, "senitarteko eta abokatuen bisitarik gabe". Aurreko astean atxilotu zituzten eta, gaur arte, bakartuta izan dituzte COVID-19ari lotutako protokoloengatik.

Gaur goizean urrundu dituzte Soto del Realera Gaizka Astorkizaga Fito eta Valentina Morisolli, haien gertukoei jakinarazi dietenez. Basaurin (Bizkaia) zuten preso Astorkizaga eta Zaballan (Araba), aldiz, Morisoli.

Iragan asteazkenean, hilak 18, eraman zituzten atxilo biak. COVID-19ari lotutako protokoloak direla eta, gaurko egunera arte izan dituzte bakartuta; hala, ez dute kontakturik izan ez hurbilekoekin, ez abokatuekin. Konfinamendua amaitu bezain pronto tokialdatu dituzte bi preso politikoak, bisitak izateko aukera ukatuz.

Kalteak eragitea, "terrorismoa goratzea" eta "talde armatuarekin kolaboratzea" leporatzen diete Astorkizagari eta Morisoliri.

Okupazioaren aurkako ofentsibaren aurrean, kanpaina politikoa jarri du martxan Errakik
"Okupazioaren praktikaren kontrako ofentsiba integral baten aurrean gaudela" eta ofentsiba horren helburua "espazioen gaineko langile kontrolaren ilegalizazioa" dela salatu du Erraki Langile Kontrolpeko Espazioen Babes Sareak. "Proletalgoaren antolakuntza independentearen optikatik, aginte kapitalistak ezarri nahi dizkigun neurrien aurka eta gure eskubide unibertsalen alde lan egiteko" abiatu du kanpaina politiko berria.