AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

"Sozialismoaren aldeko borrokak krisi ekologikoaren auziari heldu behar dio"

EHKSk atzo egin zuen krisi ekologikoari buruzko jardunaldi bat Gasteizen. "Krisi ekologikoaren eta ekosistemen suntsiketa orokorraren aurrean, burgesiaren eraginetik kanpo indarrak batzeko garaia da", aldarrikatu du.

"Planetak bizi duen krisi ekologikoari zein burgesiaren plan estrategikoei sozialismoaren eraikuntzarako perspektiba kontrajartzeko" asmoz, Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) jardunaldi politiko bat antolatu zuen atzorako, otsailaren 22rako. Gasteizko (Araba) Hegoalde gizarte-etxean izan zen egun osoko jardunaldia, hiru hitzaldirekin: Kapitalismoaren garapena eta ekosistemen suntsipena, Trantsizio ekologikoaren geopolitika eta Burgesiaren agenda berdearen kritika sozialista.

Krisi ekologikoaren inguruan hausnartzeko saioen ostean, EHKSk ondorio modura nabarmendu zuen "kapitalismoaren garapena bera eta ingurune naturalen suntsiketa eskutik emanda joan direla eta doazela". Hala, seinalatu zuen Europar Batasunetik martxan jarritako diru-partidak aurrez eragindako "kalteari adabakiak jartzeko" saiakera bat direla; eta uste du politika horiek guztiek "kapital metaketaren dinamika indartzen" dutela eta "langileon pobretzea eta ekosistemen suntsiketa dakartela". Horri lotuta, azaldu zuen "instituzioek zein alderdi politikoek bere egiten" duten agenda "errentagarritasun-tasen arabera funtzionatzen duen agenda" dela; hau da, "burgesiaren programa".

EHKSk erreibindikatu zuen "sozialismoaren aldeko borrokak krisi ekologikoaren auziari heldu behar" diola, eta, "muga biofisikoekin bateragarria den gizarte-antolaketa batera bidean, burgesiaren programatik kanpo indarrak batzeko garaia" dela. Horretarako konpromisoa erakutsi du Mugimendu Sozialistako antolakunde nagusiak.

Berriz ere, Voxeko faxisten aurka mobilizatu dira Euskal Herrian
Azken egunetan Lasarte-Orian eta Errenterian jarri dituzte propaganda-postuak faxistek, Ertzaintzak babestuta beste behin ere.