AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Sukia enpresak Donostiako Zentro Sozialista hustu nahi duela salatu dute

Sukiaren hainbat egoitza eta propaganda-taula markatu dituzte Euskal Herrian. Ostiral honetarako dago ezarrita Donostiako Zentro Sozialistaren kontrako bista epaitegian.

Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak eta Donostiako (Gipuzkoa) Kontseilu Sozialistak aurreko astean jakinarazi zuten huste arriskuan dagoela Gipuzkoako hiriburuko Zentro Sozialista. Sukia enpresaren jabetzakoa da birjabetu eta Zentro Sozialista bilakatutako eraikina, eta espazioa hustu nahi du orain, hamabost pisuko hiru dorre eraiki eta negozioa egin ahal izateko.

Abenduaren 1ean bista bat izango da Donostiako epaitegian, Zentro Sozialistaren kontrako prozedura judizialaren barruan. Bista horren atarian, protesta modura, Sukiak Zentro Sozialista hustu nahi duela seinalatu dute Euskal Herriko hainbat txokotan. Markatu egin dituzte enpresaren hainbat egoitza eta propaganda-taula; esaterako, Tolosan (Gipuzkoa), Beasainen (Gipuzkoa), Zumaian (Gipuzkoa), Hernanin (Gipuzkoa), Berangon (Bizkaia) eta Getxon (Bizkaia).

Egoitzetan egindako margoketetan, "Sukiak desalojatu egiten du", "Zentro Sozialistak aurrera" eta "Donostiako Zentro Sozialista defendatu" mezuak irakur daitezke, besteak beste.

Hilik aurkitu dute preso bat Zaballan
Salhaketaren esanetan, egunak zeramatzan gaizki 47 urteko presoak, bere buruaz beste egiteraino. "Kartzelak buruko gaixotasunak izateko baldintzak sortzen eta areagotzen ditu", gaineratu du.