AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Sumisio kimikoaren bidez, gizon bati sexu-erasoa egin diote beste bi gizonek

Azaroan izan zen erasoa, Gipuzkoako etxebizitza batean. Erasoa jasan zuen gizonak berriki jarri du salaketa, eta bi erasotzaileak atxilotu dituzte Hernanin.

Joan den azaroaren erdialdean, gizon bati sexu-erasoa egin zioten beste bi gizonek Gipuzkoako etxebizitza batean. Edari bat hartu zuen erasotua izan zen pertsonak, eta ez du gauza handirik oroitzen horren ostean. Itxura denez, bere borondatearen kontra, hainbat substantzia harrarazi zizkioten beste bi gizonek, eta behin indarrez sumisio kimiko hori lortuta, sexu-erasoa egin zioten.

Erasoa jasan zuen gizonezkoak berriki aurkeztu du salaketa, abenduaren hasieran. Ikerketa irekita, aurreko larunbatean atxilotu zituzten bi erasotzaileak, Hernanin (Gipuzkoa). 32 eta 48 urte dituzte. Polizia-etxera eraman ostean, atzo Donostiara (Gipuzkoa) lekualdatu zituzten biak, Guardiako Epaitegiaren esku uzteko.

Luberri Konpartsari beto politikoa jarri dio Bilboko Konpartsen Koordinakundeak, Ezker Abertzalearen ekimenez
Luberrik Mugimendu Sozialistarekin duen harremana da parte-hartzea debekatzeko arrazoia. Akusazio faltsuak eta presioa erabili ditu Ezker Abertzaleak betoa inposatzeko; besteak beste, emakumeen zapalkuntza gutxiestea eta gainerako herri mugimenduekin jarrera erasokorrak izatea. "Beto politiko honek Bilboko Konpartsen printzipioak urratzen ditu, konpartsen bereizgarria izan baita hasieratik aniztasun politikoa", salatu du Luberrik. Hartutako erabakia birpentsatzera deitu ditu Bilboko Konpartsak: "Erabaki horrekin pluraltasunaren oinarria apurtu egin dute, eta Sortu-EH Bilduren hegemonia auzitan jartzen duen eragile oro Bilboko Konpartsetatik kanpo uzteko bidea zabaldu dute".