Europar Batasunaren (EB) Europol Polizia Agentziak TESAT 2023 urtekari antiterrorista delakoa argitaratu du asteazken honetan, ekainaren 14an. Iaz bezala, EB osoan barrena mehatxutzat jotzen dituen egoera eta joerak aztertzen ditu bertan, hainbat esparrutan banatuta: "terrorismo jihadista", "eskuin muturreko terrorismoa", "ezker muturreko terrorismoa", "terrorismo etnonazionalista eta separatista" nahiz "beste terrorismo formak eta estremismoa".
Talde berriak
Hala ere, eremu horietan aldaketa-zantzu ugari antzeman dituzte. Hasteko, "ezkerreko zirkulu separatista" deiturikoetan "talde txiki berri batzuk" sortu direla azpimarratzen dute. Bestetik, "ezker muturraren eta separatismoaren arteko gainjartze bat" gertatzen ari dela identifikatu dute. Ondorioz, Euskal Herriko zein Herrialde Katalanetako zenbait kasutan ez dute "ezker muturraren" eta "separatismoaren" arteko muga oso argi ikusten; "erasoen motibazioei dagokienez", batez ere. Gainera, talde berri horiek eraginkortasuna erakusten ari direla diote txostenean: "Gizarte nahigabea eta borroka ekonomikoak erabiltzen ari dira Espainiako Estatuaren aurkako mezuetan, baita gizarteko sektorerik behartsuenen artean biltzeko aukera gisa ere".
Aurrera begira
Okupazioa
Langile Kontrolpeko Espazioek Europolen jopuntuan jarraitzen dute, aurtengo TESAT txostenean ere arreta jarri baitiete. Okupaturiko azpiegiturek ezker muturrarentzat zein anarkistentzat garrantzitsuak izaten jarraitzen dutela azpimarratzen dute. "Gune horiek ezkutaleku zein operazioen oinarri izan daitezke, eta atzerritik etorritako terrorista eta muturreko anarkistak eta ezkertiarrak hartzeko ere erabiltzen dira".
Baina hori ez da dena, izatez. EBko polizia-agentzia nagusiak arrazoi gehiago ere ikusten ditu okupazioaren garrantziaren atzetik. Arrazoi ideologikoekin batera, Europako metropoli-eremuei eragiten dien "etxebizitza eskuragarrien krisi bat" aitortzen dute. Ondorioz, 2022an, aurreko urteetan bezala, ezker muturraren eta anarkismoaren kanpaina politikoetan "gai errepikakorra" izan zela ikusi dute. "Terroristek eta muturreko ezkertiar zein anarkistek, etxebizitzaren krisia beren kausarako erabiltzen dute, higiezinen agentziei, eraikuntza-lanei eta eraikuntza-enpresei eraso egiteko".
Bestelako gaiak
Aurrekoez gain, fenomeno gehiago ere behatu dituzte sektore ezkertiarren artean, hala nola, "poliziaren aurkako biolentziaren gorakada", "NATOren aurkako erretorikak berpiztea", "ingurugiroaren bueltako auzi eta jardueretan parte hartzea", "mugen abolizioaren aldeko kanpainak", "eskuin muturraren aurkako erasoak", eta abar. Funtsean, "ezker muturrak eta anarkismoak EBko segurtasun publikoaren aurkako mehatxua" izaten jarraitzen dutela ondorioztatu dute.
"Talde txiki berri batzuk sortu dira Espainiako ezker separatistaren zirkuluetan", ohartarazi du Europolen txosten antiterroristak
Gizarte nahigabea eta borroka ekonomikoak "Espainiako Estatuaren aurka eta gizarteko sektore behartsuenak errekrutatzeko aukera gisa baliatzea" egozten diete. "Ezker muturra eta separatismoa bereiztea geroz eta zailagoa" zaiela aitortu dute, Euskal Herrian eta Herrialde Katalanetan gehienbat.