AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Taldean bortxatu zutela salatu du Baionako emakume batek

2017. urtean bortxatu zuten hiru gizonek, Merignac-eko hotel batean. Hiru erasotzaileak auzipetu dituzte dagoeneko, baina oraindik ez dute zehaztu epaiketaren data. Azken egunetan, gutxienez beste hiru sexu eraso salatu dituzte Euskal Herrian.

Baionako (Lapurdi) emakume batek salatu du taldean bortxatu zutela 2017. urtean. 21 urte zituen orduan, eta Bordeleko Ikasketa Politikoen Institutuko ikaslea zen. Errugbi partidu baten osteko jai giroan, Merignac-eko (Gironda) hotel batera eraman zuten hiru gizonezkok, eta bertan, taldean bortxatu zuten.

Errugbi jokalariak ziren hiru bortxatzaileak, 30 urtetik beherakoak; Loïck James frantziarra (24 urte), Denis Coulson irlandarra (25 urte), eta Rory Grice zeelandaberritarra (29 urte). Beren aurkako salaketa jarri du erasotua izan zen emakumeak; hala, hirurak auzipetu dituzte.

Iragan apirilean, kasua Girondako Justizia Auzitegiari helarazi zion instrukzio epaileak. Oraindik ez dute zehaztu noiz epaituko dituzten erasotzaileak.

Gutxienez hiru salaketa azken egunetan

Azken egunetan, gutxienez beste hiru sexu eraso salatu dituzte Euskal Herrian; hain zuzen, Hernanin (Gipuzkoa) bat, eta bi Barakaldon (Bizkaia). Hernanin eraso egin zuen gizonezkoa baino ez dute atxilotu; gainera, epailearen aurretik pasatu ostean, aske utzi zuten.

EAEn Renfeko langileen %75 inguruk egin dute bat gaurko greba deialdiarekin
Gaur greba egun dute Renfeko beharginek Espainiako estatu osoan. 1.000 langile dira EAEn, eta %75 inguruk egin dute bat gaurko lanuzte deialdiarekin. Modu horretan salatu dute enpresak ez duela lan hitzarmenean jasotakoa bete. Gaurko deialdia CCOO sindikatuak egin badu ere, CGTk greba gehiago iragarri ditu datozen hilabeteetarako.