AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Tankeak mugitzen ari dira Gipuzkoatik Lapurdira

Hainbat tanke ikusi dituzte azken orduetan errepideetan, Espainiako nahiz Frantziako polizia-indarrek babestuta.

Amerikako Estatu Batuak, Europako estatu nagusiak eta NATO bera gerra-testuingurua areagotzeko mugimenduak egiten ari diren bitartean, Euskal Herrian ere ikusten ari dira eskalada belikoari lotuta egon daitezkeen zenbait zantzu. Izan ere, azken orduetan, gerrarako ibilgailuak mugitzen ikusi dituzte bertako errepideetan.

X sare sozialean hainbat erabiltzailek jakinarazi dutenez, Gipuzkoatik Lapurdira eraman dituzte berriki hainbat tanke eta ibilgailu blindatu. Ez dute argitu zein den horien jatorria, baina Frantziako nahiz Espainiako estatuetako polizia-indarrek babestu dute ibilgailuen tokialdaketa. Zenbait erabiltzaileren arabera, hamabost tanke baino gehiago eraman dituzte Hego Euskal Herritik Iparraldera.

Aste honetan bertan, adierazpen bateratu bat argitaratu dute Europako hainbat Kanpo ministrok, tartean, Espainiako eta Frantziako estatuetakoek. Idatzi horretan, Errusiaren kontrako jarrera indartzeaz gain, "gastu militarra areagotzeko beharra" nabarmentzen dute agintariek.

Korrikan hainbat pertsonari muga igarotzen lagundu zieten zazpi lagun epaituko dituzte
Hainbat kolektibo batu dira "autoinkulpazio kanpaina bat" martxan jartzeko. Urtarrilaren 28an izango da epaiketa, eta Korrikan 36 pertsona migranteri Hendaia eta Irun arteko muga igarotzen laguntzea leporatzen diete auzipetuei. Manifestazio batera deitu dute urtarrilaren 26rako, "immigrazio-politika anker eta hiltzaileak" salatzeko eta "migratzeko eskubidea" aldarrikatzeko.