AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Tele Taxi enpresako langileen greba deialdiak erabateko jarraipena izan du

Lanuztea egin zuten atzo, eta greba mugagabera jotzeko asmoa dute, zuzendaritzak sinatutako akordioa bete ezean.

Iruñeko (Nafarroa) Agustinos industrialdean dago kokatuta Tele Taxi enpresaren lantokia, eta langileek hara bertaratzeari uko egin zioten atzo, ekainaren 14an. Azaldu dutenez, enpresak "adostutako soldata-igoera ezar dezan" ekin diete lanuzteei, eta zuzendaritzak euren eskaerei entzungor eginez gero, uztailaren 1ean greba mugagabera jotzeko asmoa adierazi dute.

Erabateko jarraipena izan zuen atzoko greba egunak eta, ELA sindikatuaren esanetan, lan-gatazkaren pizgarria enpresaren jarrera izan da. Izan ere, "akordioa apurtzeko asmoa agertu zuen apirilean"; modu horretan, "adostutako soldataren eguneraketa aplikatzeari uko egin dio".

Urtebete iraun zuen egun indarrean dagoen hitzarmena negoziatzeko prozesuak eta, salatu dutenez, 2021. eta 2022. urteetan Kontsumoko Prezioen Indizearen (KPI) araberako soldata-igoera bat izatea adostu zen, bai eta, 2023rako, KPI gehi 0,5 puntuko igoera bat izatea ere. Aitzitik, eguneratzeak ezarri ez eta akordioan adostutakoa bertan behera utzi du zuzendaritzak.

Langile bat 'in itinere' hil da Tuteran, eta beste bat Idiazabalen, basogintza-lanetan ari zela
Langile batek astelehenean izan zuen lan-istripua Tuteran, lanetik bueltan. Astearte goizean, bestalde, pinu batek hartu zuen azpian basoko behargin bat. Aurten gutxienez 38 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.