AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

"Telepizzak eta Pizza Hutek kutsatzeko arriskuan jartzen dituzte langileak eta bezeroak, pandemia etekina ateratzeko baliatzeko"

Bizkaiko Telepizzako eta Pizza Huteko langileek salatu dutenez, "inongo protokolorik eta segurtasun neurririk gabe" lan egitera behartu dituzte enpresek. Gainera, ez dietela gutxieneko soldata ere ordaintzen gogorarazi dute.

Atzo, martxoak 14, hainbat adierazpen egin zituzten Bizkaiko Telepizzako eta Pizza Huteko langileek. Salatu dutenez, enpresek bezeroei adierazi diete azken asteetan "protokoloak eta segurtasun neurri zorrotzak" jarri dituztela martxan azken asteetan: "Hori erabat faltsua da".

Beharginen arabera, enpresek ez diete oraindik Covid-19 birusaren inguruan "hitz bat ere egin", eta ez diete azaldu "egoeraren aurrean nola jokatu ere". "Sukalde txikietan", pizzak "sorbaldaz sorbalda" prestatzen dituztela diote langileek, eta gainera, saltoki askotan eskularruak agortu dira eta maskararik ez dago.

Behartuta

"Oraingoz, etxez etxeko zerbitzua emateko lanean jarraitzera behartzen gaituzte, kutsatzeak langileen eta bezeroen artean hedatzea ahalbidetuz, haiek pandemiatik etekina ateratzen duten bitartean, langileen eta familien osasunaz arduratu gabe", gaitzetsi dute beharginek.

Gainera, gogorarazi dute Telepizzak eta Pizza Hutek ez dietela langileei gutxieneko soldata ordaintzen.

Garraiolarien atsedenaldiak eta gidatu ahal duten ordu kopuru maximoa, bertan behera
Une honetan, salgaien garraioan aritzen diren langileek ez dute derrigorrezko atsedenaldirik, ez eta lanean egin dezaketen gehieneko ordu kopuru finkaturik. Lurreko Garraioaren Zuzendaritza Nagusiaren Ebazpenean jaso dute neurri berria, Covid-19 birusaren kutsatzea ekiditeko arautegiaren barruan.