AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Tolosako Gazte Asanbladako kide bat epaitzen ari dira 2016ko desjabetze baten harira

2016. urtean, Ezpala gaztetxearen desjabetzeari erantzunez eginiko manifestazioan, udalaren jabetzako eraikin bat okupatu zuten Tolosako Gazte Asanbladako kideek. Horietako bik epaiketa izan zuten 2017an, eta bietako baten aurkako epaiketa errepikatzen ari dira gaur. Hiru urte eta bi hilabeteko espetxe zigor eskaera egin zuten bientzat.

Tolosako Gazte Asanbladak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, asanbladako kide bat epaitzen ari dira gaur goizean, 2016. urtean jazo zen eserialdi bat dela eta. 2017an beste kide batekin batera epaitua izan bazen ere, gaurkoan horietako baten aurkako epaiketa errepikatzen ari dira. Tolosako Gazte Asanbladak "babes osoa" adierazi dio kideari, eta haren aurkako "karguen ezeztatzea" galdegin du.

2016ra begirada

2019an birjabetu zuten Tolosako (Gipuzkoa) Ezpala gaztetxe berria izango zen eraikina, bigarrenez, eta irekita dago gaur egun. Horren aurretik ere okupatu zuten espazio berdina, nahiz eta, ondoren, desalojoa gauzatu. Hala, 2015ean "modu ilegalean" eman zen desjabetzeari erantzunez, manifestazio bat antolatu zuen Tolosako Gazte Asanbladak 2016ko urtarrilaren 17rako.


Ibilbidearen erdira iritsi zirenean, aurrera jarraitu ordez, udalaren jabetzakoa zen etxe bat okupatu zuten gazteek. "Gazteon ametsak ezin dira desalojatu" zioen pankarta bat zabaldu ostean, gazteetako batzuk eraikinaren atarian eseri ziren eta giza-harresi bat osatu zuten. Segidan, Poliziak kargatu zuen, eta indarkeriaz banan-banan atera zituen gazteak eraikinaren sarreratik.


Ekintza horren ondorioz, 50 gazte ingururi 15.000 euro baino gehiagoko isuna jarri zieten orotara. Hiru urte eta bi hilabeteko espetxe zigor eskaera ere egin zuten bi gazteren aurka, eta 2017ko epaiaren ondoren espetxera joan beharrik izan ez bazuten ere, gaur ari dira bi horietako baten aurkako epaiketa errepikatzen.


Loiuko Sisteinge enpresako langile bat eraila, Kantabrian erredurak jasan ostean
Derivados del Fluor enpresak azpikontratatuta ari zen lanean Ontonen (Kantabria). Urtea hasi zenetik, gutxienez 40 langile hil dituzte haien lanpostuetan.