AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Tolosako Txozna Batzordeak salatu du inauterietan tokirik gabe utzi nahi duela Ezker Abertzaleak

Inauterietako txozna tokialdatzeko Tolosako Udalak hartutako erabaki autoritarioaren ostean, Tolosako Txozna Batzordea "zokoratzeko" mugimendu bat egin du Ezker Abertzaleak: Txozna Batzordeari baimentzen dioten plaza bakarrean jarri nahi du gune bat inauterietan, Txozna Batzordea lekurik gabe lagatzeko saiakeran.

Tolosan (Gipuzkoa) inauterietako txozna lekualdatzeko erabaki autoritarioari gogor eusten dio Tolosako Udalak, EAJ buru duela. Urte luzez izan da txozna hori Tolosako Euskal Herria Plazan, baina, aurten, eta zaratari lotutako aitzakiak erabilita, Plaza Berrira mugiarazi nahi du udalak. Plaza Berria da, hain zuzen, udalak aurtengo inauterietarako Txozna Batzordeari baimentzen dion toki bakarra. Batzordea eta txoznak "ahultzeko asmoz" hartu du erabaki hori udalak, taldeko kideek salatu dutenez. Dena den, badirudi udala ez dela hautu hori egin duen bakarra: orain, Txozna Batzordea lekurik gabe utzi nahi du Ezker Abertzaleak.

"Udalak [inauterietako txozna jartzeko] ohiko tokia debekatuta eta Txozna Batzordeak Plaza Berriaren gaineko erabakirik hartu gabe", jakinarazpen bat egin du Ezker Abertzaleak: Plaza Berrian, udalak Txozna Batzordeari lagatzen dion leku bakarrean, txozna bat jarriko omen du inauterietan. Udalak Txozna Batzordeari baimentzen dion "aukera bakarra lapurtu" nahi du Ezker Abertzaleak.

Tolosako Txozna Batzordeak gogorarazi du, gainera, Ezker Abertzalea bera Batzordearen parte izan dela orain arte, eta espazio horretan "erabakitako guztiaren berri" izan duela. "Batzordean hartutako erabakien gainetik pasatu da, eragileari zilegitasuna kentzeko eta ahultzeko", salatu du Txozna Batzordeak. "Batzordearen erabakiguneak urratu ostean", "anitza izango den gune berri bat aldarrikatu" du Ezker Abertzaleak: "Baina, gune berri horren sorrera, Txozna Batzordearen bazterketatik eta desitxuraketatik abiatzen da". "Egiazki nahi dutena Txozna Batzordea osatzen dugun gainerako eragileak tokirik gabe uztea da", seinalatu du Txozna Batzordeak.

"Hilabete hauetan salatu duen EAJren erasoari [inauterietako txozna tokialdatzeko erabakia] men egiteko prest agertu" da orain Ezker Abertzalea, Batzordeko kideek ohartarazi dutenez. "Hori larriagoa da Txozna Batzordeari udalak baimendu dion aukera bakarrean euren txozna jartzeko saiakera egiten dutenean", nabarmendu dute.

"Txozna Batzordeko gehiengoa izan garen gainerako sei eragileok ez dugu inondik inora onartuko aurten txozna jartzeko aukerarik gabe geratzea", argitu dute. Prest eta argitaratuta daukate inauterietarako egitaraua, eta azaldu dute horrekin "aurrera egiteko konpromisoa eta borondatea" daukatela.

30 palestinarretik gora erail dituzte Israelgo indarrek urtea hasi zenetik
Israelek ofentsiba bete-betean jarraitzen du Palestinako lur okupatuetan. Aurten gutxienez 34 palestinar hil dituzte Israelgo indar armatuek, eta etxebizitzak eraisteko edota palestinar banderak kentzeko estrategiarekin segitzen dute. Kolono israeldarren eraso faxistak ere etengabeak dira. Israelgo autoritateekin elkartu dira oraintsu AEBetako ordezkariak.