AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Tolosan, emakume bat bortxatzen saiatu da gizon bat

Itaiak protesta bat antolatu du gaur arratsalderako, 19:30ean Triangulon.

Bortxaketa saiakera baten berri eman dute Tolosan (Gipuzkoa). Ekainaren 21ean, emakume bat etxe batean giltzapetu zuen gizonezko batek, eta bera bortxatzen saiatu zen bertan. Erasotua izan zen emakumeari babesa eman eta mobilizazio bat antolatu du Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak, gaur arratsalderako: 19:30ean izango da, Triangulo Plazan.

Itaiak azaldu du "beharrezkoa" dela "emakumeon babesa antolatzea eta eraso ororen aurrean posizio garbia hartzea, baita gertakariak gogor salatzea ere". "Eginbeharra garbia da: erantzun kolektiboa eta matxismoaren aurka borrokatzea dagokigu", gaineratu du.

Urtebete igaro da Laure Zacchello urruñarraren desagerpenetik
Bere senarra da susmagarri nagusia, eta kartzelan daukate oraindik. Erreserbako jendarmea da.