AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Tolosan hainbat pertsona jazartzen ari da udaltzaingoa, bizi diren etxetik botatzeko

Udaltzainak legez kanpoko praktikak erabiltzen ari dira bizilagunen kontra. Atzo bertan, etxera sartzea galarazi zieten batzuei, eta giltzapetu egin zituzten beste batzuk, atea katez itxita.

"Desokupa bezalako antolakunde faxistek erabiltzen dituzten metodo berak erabiltzen ari da Tolosako Udaltzaingoa", salatu du Tolosaldeko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Izan ere, Tolosako (Gipuzkoa) Mixerikordiko etxetik hainbat pertsona bota nahi ditu udalak, aurretik ere salatu izan duten bezala. Udalaren jabetzakoa da eraikina, eta hainbat pertsona bizi dira bertan gaur egun.

Atzo goizean, inolako agindu judizialik izan gabe, udaltzainek etxearen kanpoaldean gelditu zituzten bertan bizi diren hainbat pertsona, eta ez zieten eraikinera sartzen utzi. Euren gauzak kanpora atera zituzten, gainera. Hori gutxi balitz, une horretan, Poliziak etxean giltzapeturik utzi zituen bertan bizi diren beste lagun batzuk, kate batekin itxi baitzuen eraikineko sarrera bakarra.

Tolosako udal gobernua (EH Bildu) seinalatu du Tolosaldeko Etxebizitza Sindikatuak

Mozal Legeko zenbait puntu moldatuko ditu Espainiako Gobernuak
Akordio bat egin dute PSOE eta Sumar alderdiek, berriz ere 'Mozal Legea' indargabetzeko promesa faltsua baztertuta: legediko zenbait artikulu ukituko dituzte, baina ez dute neurri errepresiboen sorta deuseztatuko.