AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Tolosan jasandako polizia-jazarpena salatzera deitu du Tolosaldeko Kontseilu Sozialistak

Ertzaintzak jendearen kontra jo du Tolosan igande gauean, eta larriki zauritu du 16 urteko gazte bat, pilotakada batez. 18:00etan hasita, manifestazio bat egingo dute asteartean herrian barrena.

Tolosaldeko Kontseilu Sozialistak salatu duenez, igande gauean Ertzaintzaren karga bat izan zen Tolosan (Gipuzkoa). Inauterien ospakizun bete-betean, jendearen aurka oldartu zen Polizia, hainbat gazteren arteko liskar bati aurre egitea aitzakiatzat hartuta. Ertzainek istiluen aurkako armak (jaurtigailuak kasu) erabili zituzten kalean zeudenen kontra, eta larriki zauritu zuten 16 urteko gazte bat, begian; pilotakada bat jaso zuen.

Poliziak, bestalde, hainbat gazte miatu eta identifikatu zituen, eta bi pertsona eraman zituen atxilo. Barra luzagarri bat zeramatela argudiatu du Ertzaintzak.

Tolosan izandako jazarpen poliziala salatzera deitu du eskualdeko Kontseilu Sozialistak. Astearterako, otsailaren 13rako, antolatu du manifestazio bat: 18:00etan hasiko da Triangulo plazatik.

Bost urtean, ia bikoiztu egin da seme-alabarik eduki nahi baina ezin duten gazteen kopurua EAEn
Urte gutxiren buruan lanik aurkituko dutela uste dutenen kopurua 20 puntu beherago kokatzen da bost urteren ostean. Norberaren gogobetetzearen balorazioari dagokionez, 10 puntu jaitsi da 2015etik.