AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Topagunean, GKSk eta IAk manifestazio bat egingo dute gerraren eta faxismoaren kontra

Ostegun honetan hasiko da Gazte Topagune Sozialista, Altsasun. Egitarauaren barruan, manifestazio bat antolatu dute larunbaterako, 'Gerraren eta faxismoaren aurrean, gazteok sozialismora batu' lelopean.

Urriaren 31tik azaroaren 3ra bitartean izango da aurtengo Gazte Topagune Sozialista, Altsasun (Nafarroa). Hiru eguneko egitaraua prestatu dute Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) eta Ikasle Abertzaleakek (IA), askotariko hitzaldiekin, ikuskizunekin eta ekintzekin. Egitarauaren barruan, manifestazio bat egingo dute larunbatean, azaroaren 2an.

Gerraren eta faxismoaren kontra mobilizatuko da gazte andana, eta "gazteak sozialismora batzeko" deia zabalduko dute Altsasuko kaleetan. "Gerraren, faxismoren eta arrazakeriaren aurka borrokatzeko berme bakarra sozialismoaren eraikuntza dela aldarrikatuko dugu", azaldu dute antolatzaileek. 17:30ean hasiko da manifestazioa, Foruen Plazatik.

Ikusi hemen Gazte Topagune Sozialistaren egitaraua, osorik.

Gazteek etxebizitza-merkatuan duten parte-hartzea %40ra jaitsi da Espainiako Estatuan
Gazteen erdiak baino gehiagok etxebizitza bat alokatzea bilatzen dute, eta %5ek soilik lortzen dute erostea, 'Fotocasa'-ren 'Gazteak eta etxebizitzaren merkatua 2024an' txostenaren arabera.