AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Traktorearekin lanean ari zela, istripua izan du laborari batek

Irauli egin zen Castejoneko langilea gidatzen ari zen traktorea. Aurten, gutxienez 25 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Castejoneko (Nafarroa) bide batean ari zen lanean 41 urteko langilea, hilerriaren eta trenbidearen artean. Goizeko 07:27ak ziren istripua gertatu zenean, joan den larunbatean. Traktorea irauli egin zen, eta gizonak bere burua bota behar izan zuen, antza. Anbulantzia batek ospitaleratu behar izan zuen, eta Reina Sofia ospitalean dago une honetan, Tuteran (Nafarroa).

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 25 beharginek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

Eduki dezakeen arma kopurua mugatzen duen ituna hautsi du Espainiako Estatuak ere
FACE akordioa apur dezatela agindu die NATOk bere parte diren estatuei. Espainiako Estatuan, horren alde egin dute berriki PPk, PSOEk, Voxek eta Sumarrek. Errusiak 2007an utzi zion hitzarmena betetzeari.