AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Trapagaranen, hainbat pertsona bota dituzte lehen suhiltzaileena zen eraikinetik

Etxegabetutako lagunetatik 11 deportatzeko prozesuak abiatu dituzte, antza. Hainbat astez kriminalizatu dituzte eraikin horretan bizi izan diren pertsona migratzaileak.

Bilboko (Bizkaia) epaile baten aginduz, polizia-indarrek atzo goizean hustu zuten Trapagarango (Bizkaia) eraikin bat, bertan bizi ziren pertsona migratzaileak kale gorrian utziz. Espainiako Poliziak, Ertzaintzak eta udaltzainek goizeko 08:30ak aldera ekin zioten operazioari, eta, desalojoan, atxilo hartu zituzten kaleratutako lagunetatik lau, argitu ez dituzten arrazoiak direla-eta. Deia egunkariaren arabera, gainera, etxegabetutako pertsonetatik 11 deportatzeko prozesuak jarri dituzte martxan.

Lehen suhiltzaileek erabiltzen zuten udal-jabetzako eraikin hori, baina denbora zeraman abandonaturik. Hala, atzora arte, nora joan ez daukaten hainbat pertsonaren bizitokia izan da zenbait hilabetez. Atzoko desalojoaren ostean, eraikineko sarrera hormatu zuten udal-brigadako langileek. Martxoaren hasieran ere sartu ziren bertara ertzain eta udaltzain batzuk, barruan hogei bat pertsona zeudela; eta Espainiako Poliziak ere, aurretik, jo izan du bertan bizi ziren migranteen kontra. Haietako bat identifikatu eta atxilotu zuen aurreko hilean.

Jazarpen polizialaz gain, "segurtasunaren" aldarriaren izenean, badira hainbat aste eraikinean bizi ziren pertsonak eta bereziki jatorri konkretu bateko pertsonak seinalatzen eta kriminalizatzen ari direla, Euskal Herrian han-hemenka zabaldu diren diskurtso erreakzionarioak medio. Bai udal-gobernuak (PSE) bai hainbat bizilagunek eutsi diote diskurtso horri. Martxoaren bukaeran, esaterako, eraikineko bizilagunak seinalatzeko manifestazio bat izan zen, Delinkuentzia kanpora, segurtasun gehiago lelopean.

Denera, Txinari %145era igo dizkiote muga-zergak AEBek
Txina da Trumpek 90 eguneko "su-eten" komertzialetik kanpo utzi duen herrialde bakarra.