AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Tratu txarrak salatu dituzte Iruñeko bi etxetan, gutxienez

Atzo bi gizon atxilotu zituzten Iruñean, "familia barruko tratu txarrak" leporatuta.

Iruñeko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, atzo, apirilak 13, bi gizonezko atxilotu zituzten Nafarroako hiriburuan, indarkeria matxista leporatuta. Hain zuzen, "familia barruko tratu txarrak" egotzi dizkiete biei.

Indarkeria matxistarekin lotutako salaketek gora egin dute Euskal Herrian konfinamendu garaian. Esaterako, pasa den astean, gutxienez lau eraso salatu zituzten Bilbon (Bizkaia), Hendaian (Lapurdi), Santurtzin (Bizkaia) eta Gasteizen (Araba).

Tolosaldeko hainbat eragilek bitartekoak jarri dituzte martxan GKSrekin batera, "langilegoaren babesa antolatu" asmoz
Covid-19aren testuinguruan "optika proletariotik" politika egiteko beharra azpimarratu eta elkarlanean sortu dituzten bitartekoak aurkeztu dituzte GKSk eta Tolosaldeko hainbat eragilek. Gerizpek, Antolakuntza Komunalak, Tolosaldeko Gazte Fronteak eta Tolosaldeko Autodefentsa Laboraleko Sareak, hain zuzen, krisialdi honetan gertatutako erasoen testigantzak bildu eta defentsarako baliabideak jarri dituzte martxan, "langilegoaren babesa antolatu" asmoz.