AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Tubacex enpresak osagarri gabeko sei hilabeteko lan-erregulazio txosten bidez kaleratu ditu langileak

Enpresak Covid-19 pandemia negozioa egiteko erabili duela salatu du langileen batzordeak; izan ere, sei hilabeteko lan-erregulazio txostena aurkeztu aurretik, enpresak milioika euroko gehigarriak banatu zituen zuzendarien artean.

Langile batzordearen eta enpresaren arteko negoziaketak hautsi ondoren, enpresak osagarririk gabeko sei hilabeteko lan-erregulazio txostena aurkeztu du. Dosier horren bidez, Laudioko (Araba) eta Amurrioko (Araba) lantegietako 600 langile inguru kaleratu dituzte.

Langileek gogorarazi dute, aldi baterako erregulazio txostena aurkeztu aurretik, enpresak 15 milioi euro inguruko onurak izan zituela, eta zuzendarien artean milioika euroko gehigarriak banatu zituztela. Horrez gain, 2019an bost milioi euro banatu ziren administrazio kontseiluko kideen arteen soldatetan, gehigarriak eta dietak kontuan hartu gabe.

Erregulazio txostena osatu aurretik, enpresaren zuzendaritzak negoziazio eta kontsulta epe bat ireki zuen, baina langileek salatu dute tramite hutsal bat izan zela, zuzendaritzaren posizioa beti ikusi baitzuten aldagaitz.

Lizarraldeko BHI ikastetxeko eta Ikastolako zuzendaritzei hainbat eskakizun helarazi dizkiete LIASek eta IAk, ikasle langileen defentsan
Galdetegi bidez Lizarraldeko BHI ikastetxeko, Lizarrako Ikastolako eta Politeknikoko ikasleen egoera aztertu ostean, hainbat exijentzia zehatz egin dituzte Lizarraldeko Ikasle Autodefentsa Sareak eta Ikasle Abertzaleakek. "Langile klaseko ikasleen interesen defentsan", ebaluazio irizpideak egokitzea, lan kargaren zentzuzko kudeaketa egitea edota irakasleekin komunikaziorako bideak bermatuta izatea eskatu diete BHIko eta Ikastolako zuzendaritzei.