AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Tubacexeko langileek auzitegietara joko dute, enpresak kaleratzeekin aurrera egitea erabaki ostean

Zuzendaritzak iragarritako kaleratze masiboaren harira hasi zen negoziazio-fasea agortutzat eman du Tubacexeko langile batzordeak, zuzendaritza ez baitago prest 136 kaleratzeak eteteko. Lanean jarraituko dutenen lanpostua mantentzeko eskakizunari ere muzin egin dio zuzendaritzak. Horren aurrean, auzitegietara jotzea erabaki du langile batzordeak.

Tubacexeko zuzendaritzaren eta langile batzordearen arteko bilkura izan da gaur goizean, baina, bihar langile batzordeko kideek aktak sinatu ostean, bukatutzat emango dute negoziaketa. Zuzendaritza ez dago kaleratze masiboa baztertzeko prest, eta langile ordezkarien arabera, "segurtasun eza erabatekoa" da gaur-gaurkoz. Zuzendaritzak orain arte erakutsitako asmoekin aurrera eginez gero, 136 behargin kaleratuko dituzte Laudioko (Araba) eta Amurrioko (Araba) lantegietatik.

Horrez gain, Tubacexeko zuzendaritzak muzin egin dio kaleratze masiboaren ondotik lanean jarraituko dutenen lanpostuak mantentzeko konpromisoa hartzeari.

Langileek adierazi dute grebarekin eta mobilizazioekin jarraituko dutela, "gelditzea akats larri bat izango litzatekeelako". Langile batzordeak, bestalde, auzitegietara jotzea erabaki du.

800 beharginek osatzen dute Laudioko eta Amurrioko Tubacex lantokietako plantilla. 136 langile kanporatzeaz gain, gainontzekoei aldi baterako lan-erregulazio espedientea ezarri nahi die zuzendaritzak.

Emakume langileen interesen defentsara dei eginez, mobilizazio jendetsuak egin zituen Itaiak atzoko egunez
Martxoak 8 zituen atzo, eta Itaiak mobilizazioak egin zituen hainbat hiriburu eta herritan. Milaka pertsona irten ziren kalera emakume langileen interesen defentsan, eta "antolakuntza propioa garatzeko" beharra aldarrikatu zuten. Atzoko protestetan lege burgesa eta, orokorrean, burgesia seinalatu zuten Itaiako kideek; izan ere, azaldu zuten hark "ardura" zuzena daukala emakume langileen bizi-baldintzetan, esplotazioan eta zapalkuntzan, "berdintasunaren" aldeko "itxurakeriara" jotzen duen arren.