AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Tubacexeko langileen aurka oldartu eta langile bat atxilotu du Ertzaintzak

Amurrioko epaitegian deklaratu behar izan zuten atzo Tubacexeko hiru langilek, pikete batean parte hartzeagatik. Langileen alde epaitegi aurrean bildu zirenen aurka jo zuen Ertzaintzak, eta grebalari bat eraman zuen atxilo.

Poliziak martxoaren 25eko piketean identifikatu zituen Tubacexeko hiru langile eta, horren harira, deklaratzera deitu zituzten atzorako. Langile batzordeak protestara deitu zuen, eta jende ugari elkarretaratu zen Amurrioko (Araba) epaitegi aurrean, beharginei babesa adierazteko. "Autoritatearen aurka oldartzea" zein "desordena publikoak" eragitea barne hartzen ditu hiru langileen aurkako akusazioak.

Langileak elkarretaratzean zeudela bertaratu zen epaitegira Ertzaintzaren Brigada Mugikorra, eta polizia-lerroa osatu zuen auzitegiaren inguruan. Tentsio uneak izan ziren orduan; ertzainek biltzeko debekua eman zien langileei eta, orduan, protesta egin zuten langileek. Haien aurka oldartu ziren poliziak, eta grebalari bat atxilotu zuten.

Zumaian emakume bati eraso diote bi gizonezkok
Etxera bidea zihoan emakume bati eraso egin zioten bi gizonezkok aurreko larunbatean. Maiatz amaieran beste emakume bati egin zioten sexu-erasoa Zumaian.