AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Tuterako alkateak talde neonazi baten eskutik aurkeztu ditu aurrekontuak

Estirpe Imperial taldearen abesti bat aukeratu du UPNko Alejandro Toquerok, Instagramen udal-aurrekontuen berri emateko.

Tuteran (Nafarroa), 2025erako aurrekontuak aurkeztu ditu jadanik udal-gobernuak. UPN alderdia dago agintaritzan, eta Alejandro Toquero alkateak Instagram sare sozialean eman du aurrekontuen berri: argazki irribarretsu bat argitaratu du, baina hainbaten arreta deitu duen abesti batekin lagunduta.

Argitalpenetan kantak gaineratzeko aukera ematen du Instagramek, eta, aurrekontuei buruzkoan, Estirpe Imperial taldearen abesti bat jarri du UPNko alkateak. Ezaguna da Madrilgo Estirpe Imperial talde neonazia, besteak beste, RAC (Rock Against Communism) mugimenduarekin duen loturarengatik.

Thyssenkruppeko eta Stellantiseko 12.000 langile baino gehiago, arriskuan
Alemaniako Thyssenkrupp siderurgia-enpresak 5.000 langile kaleratuko ditu datozen bost urteetan, eta beste 6.000 azpikontratatuko ditu. Stellantisek, berriz, Erresuma Batuko Opel fabrika bat itxiko du, 1.100 behargin kalera bidalita.