AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Tuteran, arma zuri batekin eraso dio emakume bati bikotekideak

Joan den igandean izan zen erasoa, Tuterako etxebizitza batean. 23 urte ditu zauritutako emakumeak.

Gizonezko bat atxilotu zuten Tuteran (Nafarroa) aurreko igandean, bere bikotekideari eraso egiteagatik. Etxebizitza batean gertatu zen erasoa, goizeko 08:00ak aldera: arma zuri bat erabili zuen gizonak emakumeari eraso egiteko. Neskaren anaia arma kentzen saiatu zen, eta bera ere zauritu zen.

Ospitale batean artatu behar izan zuten emakumea; 23 urte ditu. Erasotzailea ez zegoen etxean udaltzainak bertaratu zirenean, eta eguerdian aurkeztu zuen bere burua polizia-etxe batean.

Sagar bilketan ari zen langile bat hil da Adunan
Emakume batek istripua izan zuen atzo, traktorearekin. Bestalde, Movistarrek azpikontratatutako bi langilek lan-istripu larri bana izan dute.