AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Tuteran emakume bati eraso dio asteburuan gizon batek

Musika jaialdi batean, txiza egiten ari zenean, ukituak egin zizkion 40 urteko gizonezko batek. Atxilotu egin zuten erasotzailea.

Joan den larunbatean, igande goizaldean, emakume bati eraso zion 40 urteko gizon batek, Tuteran (Nafarroa). Musika jaialdi batean izan zen: emakumea txiza egiten ari zela, beregana hurbildu eta ukituak egin zizkion gizonak. Emakumearen lagun batek eman zuen gertaturikoaren berri.

Poliziak bertaratu zirenean, bizikletan ihes egiten ahalegindu zen gizonezkoa. Atzeman zutenean, esan zuen berak ez zuela "neskarik ukitu". Atxilo eraman zuten.

%54ko abstentzio-tasa izan da Frantziako Estatuko hauteskunde legegileetan
Lehen itzuliko parte-hartzea V. Errepublikako historia osoko baxuena ukan zen jada, %52,49ko abstentzioarekin. Bada, bigarren itzuliko emaitzek gainditu egin dute aurreko marka, abstentzioa %54koa izan baita oraingoan. Azken bi hamarkadetako zifrek adierazten dutenez, hauteskundeekiko desatxikimendua zabaltzen eta egonkortzen ari da Frantziako Estatuan, batez ere lurralde pobreenetan. Ipar Euskal Herrian, estatu osoan baino altuagoa izan da boz-emaileen proportzioa; hala ere, hazi egin da abstentzioa duela bost urteko deialdiarekin alderatuta.