AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Tuteran, emakume bati eraso dio bere bikotekideak

Emakumea kolpatu zuen 28 urteko gizonezkoak, eta zauriak egin zizkion aurpegian.

Joan den asteburuan, 28 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Tuteran (Nafarroa), bere bikotekideari eraso egiteagatik. Larunbatetik iganderako gauean izan zen erasoa, 03:00ak aldera: emakumea kolpatu zuen gizonak, eta zauriak eragin zizkion aurpegian. Adingabea da emakumea.

Mutua Navarrak alta eman zion lanera itzultzeko baldintzetan ez zegoen langile bati, Iruñeko LASek salatu duenez
Mutualitateak, gainera, ez ditu langileak izandako lan-istripuaren ondorioak "bere osotasunean onartu", eta 9.000 euro zor dizkio. "Osasun laboralaren mertzenario" gisa seinalatu du LASek, eta aldarrikatu du osasuna ez dela merkantzia.