AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Tutoretzapeko Bizkaiko etxe batean adingabe bati sexu-erasoa egin diotela salatu dute

Tutoretzapeko etxebizitza batean, neska bat bortxatu du beste adingabe batek, antza. Ikerketa zabalik dagoela baino ez du adierazi aldundiko bozeramaileak.

Aste honetan jakinarazi dutenez, salaketa bat aurkeztu dute Bizkaian bi gurasok: gaur egun, tutoretzapeko etxe batean bizi da euren alaba, eta beste adingabe batek sexu-erasoa egin diola salatu dute. Gertatutakoari buruz galdetzean, ikerketa bat ireki dutela besterik ez du azaldu Leixuri Arrizabalaga Bizkaiko Foru Aldundiko bozeramaileak.

Guztiontzat kalitatezko lan- eta bizi-baldintzak aldarrikatu dituzte gaurko greban
Greba eguna da gaurkoa Hego Euskal Herrian, zaintza-lanei lotutako aldarrikapenak erdian jarrita. Goizean goiz hasita aritu dira piketeak hamaika txokotan; besteak beste, hainbat enpresa eta erakunde markatu dituzte. Eguerdian izan dira Itaiak antolatutako manifestazioak, lau hiriburuetan, guztiontzako kalitatezko lan- eta bizi-baldintza berdinen alde.