AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Txantreako Auzotegin sartu eta tailer bat egiten ari ziren lagunei 3.000 euroko isuna jarri die Poliziak

Polizia-indarrak atzo arratsaldean sartu ziren Auzotegi kultur etxean, bortizki. Barruan tailer bat egiten ari ziren zazpi pertsonei isuna ezartzeaz gain, Poliziaren esku-hartzea bideoan jasotzen ari ziren bi pertsona identifikatu dituzte. "Enegarren jazarpen poliziala da auzokideen askatasun politiko eta sozialen kontra", salatu du Auzotegik.

Iruñeko (Nafarroa) Txantrea auzoan kokatutako kultur etxea da Auzotegi. Bertako kideek atzo gauean salatu zutenez, arratsaldean polizia-indarrak sartu ziren eraikinera, "haien legalitatea hautsiz". "Hainbatetan errepikatu zaie ezin zirela sartu gune pribatu bat delako. Hala ere, une horretan zegoen arduradunarekin indarka, bortizki sartu dira", azaldu zuten.

Zazpi pertsona zeuden barruan tailer bat egiten, eta Auzotegik argitu duenez, "COVID-19aren aurkako neurriak betetzen ari ziren". Dena den, polizia-agenteek identifikatu egin zituzten eta 3.000 euroko isuna jarri zieten guztiei.

Hainbat lagun bertaratu ziren kultur etxera "Poliziaren presentzia salatzeko", eta identifikatuak izan ziren haietako bi ere, gertatzen ari zena bideoan jasotzen ari zirenean.

Espainiako Poliziak onartu du furgoiarekin gazte bat harrapatu zuela iaz, Iruñean
Iazko inauterietan Iruñeko Alde Zaharrean oldartu zen Espainiako Polizia: hainbat bizilagun eraso zituen eta, tartean, 14 urteko neska bat eraman zuen aurretik furgoiarekin. Larriki zauritu zuten gaztea eta gero, gainera, atxilo eraman zuten.