AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Txiki geratu da Goierriko Zentro Sozialista, faxismoari buruzko saioan

Aitor Zabaletaren erailketaren 25. urteurrena dela-eta antolatu du jardunaldia Goierriko Kontseilu Sozialistak. 19:00etarako, manifestazio bat dago deituta Donostian.

Gaurko egunez, 1998an, faxista batek Aitor Zabaleta erail zuen Madrilen. 28 urte zituen Realeko zaleak, eta Realaren eta Atletico Madrilen arteko futbol partida bat ikustera joan zen hirira. Estadiotik gertu eraso zieten Realeko zaleei Bastión taldeko faxistek, eta Zabaleta bihotzean sastakatu zuen Ricardo Guerra izeneko faxista batek.

Donostiarraren erailketaren 25. urteurrenaren harira, jardunaldi bat antolatu du Beasainen (Gipuzkoa) Goierriko Kontseilu Sozialistak. 12:00etan hasita, hitzaldi handi bat izan da Goierriko Zentro Sozialistan, faxismoari buruz. Faxismoaren izaeraz eta "atzoko eta gaurko esperientziez" aritu dira saio horretan, hain zuzen ere. Jendetza bertaratu da hitzaldira, eta txiki geratu da Zentro Sozialista.

Gero, toki berean egingo dute bazkari bat, eta Zabaleta oroitzeko argazki bat aterako dute. Iluntzean, berriz, Donostiara (Gipuzkoa) bertaratuko dira: Bultzada taldeak manifestazio bat deitu du gaurko, Zabaletaren omenez eta faxismoaren kontra. Bulebarretik hasiko da mobilizazioa, 19:00etan, eta batzera deitu du Goierriko Kontseilu Sozialistak ere.

Desokupa faxisten kontra mobilizatzera deitu du Bilboko Etxebizitza Sindikatuak
Ibarrekolandan, etxegabetze bat gauzatu nahian ari da desokupazio-enpresa bat. Enpresa horien izaera faxista eta etxegabetze saiakera salatzeko, Bilboko Etxebizitza Sindikatuak elkarretaratze bat antolatu du bihar eguerdirako, Celestino Maria del Arenal plazan.