AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Txikiri eta Otaegiri buruzko erakusketa bat zentsuratu du Zarauzko Udalak

Udal-gobernuak ez du baimenik eman erakusketa jartzeko, azalpenik zehaztu gabe.

Zarauzko (Gipuzkoa) Udalak berriz zentsuratu du Jon Paredes Txiki-ren eta Anjel Otaegiren omenezko ekimen bat. Oraingoan, erakusketa bati jarri dio debekua EAJ eta PSE-EE buru dituen udal-gobernuak: duela 50 urte erregimen frankistak fusilatutako bi militante politikoak oroitzen ditu Iratzarrek eta Olaso Dorreak sorturiko bilduma ibiltariak, baina hura Zarauzko udal-areto batean jartzea debekatu du udalak. Naiz-en arabera, gainera, baimena ukatzeko arrazoi zehatzak idatziz azaltzea ekidin du gobernuak.

Honakoa ez da Zarauzko Udalak Txikiren eta Otaegiren oroimenezko ekimen bat itotzen duen lehen aldia. Joan den abuztuan, Santa Barbaran eskegi zuten bi militanteen aurpegiak zeramatzan olana erraldoi bat, baina "ingurumenari" loturiko arrazoiak aitzakiatzat hartuta, hura 24 orduan baino gutxiagoan kendu zuten udal-langileek, udal-gobernuaren aginduz.

Gutxienez 50 migratzaile hil dira Libiatik hurbil, ontzi batek su hartuta
75 bat pertsona zihoazen Europara bidean, gehienak sudandarrak. Aurten, gutxienez 456 lagun hil dira ibilbide berean, eta 1.620 baino gehiago Mediterraneo osoan.