AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Udaltzain kopurua handitu eta soldatak igoko dizkie Gasteizko Udalak

Akordioak "bake soziala" eta "udaltzaingoa modernizatzea" ekarriko dituela dio Maider Etxebarria alkateak.

Gasteizen (Araba), akordio bat lortu dute PSOE buru duen udal-gobernuak eta udaltzaingoak, udalaren menpeko polizia-indarrera baliabide gehiago bideratzeko. Gobernuak egindako azken proposamena onartu du udaltzaingoaren gehiengoak, eta horrela adostu dute udaltzain kopurua handitzea, 80 gehiago izan daitezen, eta agenteen soldatak %3 igotzea. Gainera, formakuntza gehiago eskainiko diete.

"Lanean jarraitzen dugu herritarrei polizia-zerbitzu hoberena emateko", esan du Maider Etxebarria alkateak. Adierazi du "pozik" dagoela akordioarekin, eta "bake soziala" eta "udaltzaingoa modernizatzea" ahalbidetuko dituela.

NBEk aitortu du Espainiako Estatuak ez zituela ikertu 1991n Raul Fuentesek jasandako torturak
Torturaren aurkako Batzordeak ondorioztatu du tortura-zantzuak egon zirela kasu horretan ere, eta zalantzan jarri du auzia preskripzio bidez artxibatu izana, nazioarteko araudia urratuz.