AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Udaltzaingoaren jazarpena salatu du Lizarrako Sugarra Gaztetxeak

Aurreko asteburuan, Inauterien ospakizunean, Gaztetxera bertaratu eta bertan zeuden pertsonak jazarri zituzten udaltzainek. Aitzakiatzat hartu zuten larunbaterako antolatuta zeuden kontzertuak ez direla kultur-jarduera baten parte. Asteburuko gertakariak direla-eta 'Diario de Navarra' egunkariak egin duen seinalatze- eta difamazio-albistea ere gaitzetsi dute Sugarrako kideek.

Euskal Herriko beste hamaika txokotan bezala, Inauteriak ospatzeko egitarau bat antolatu zuten aurreko larunbaterako Lizarrako (Nafarroa) Sugarra Gaztetxean. Egun horretan ere, udaltzainak bertaratu ziren eta Gaztetxean zeuden pertsonak jazarri zituzten: pertsona bat identifikatu zuten, eta isun bat jartzearekin mehatxatu zuten.

Gaztetxeak larunbaterako antolatutako musika emanaldiak izan ziren Poliziak erabili zuen aitzakia. Bada hitzarmen bat indarrean Sugarra Gaztetxearen erabilerari dagokionez, 2023ko martxoan ezarritakoa, eta udalak eta Gaztetxeak berak erdietsitakoa. Akordioan bermatzen den puntuetako bat da espazioan kultur-jarduera gauzatu ahal izango dela. Inauterietako larunbatean, baina, udaltzainek erabat modu arbitrarioan esan zuten ez dituztela kontzertuak kultur-jardueratzat jotzen. Gaztetxeko kideei egotzi zieten, hala, hitzarmena ez betetzea.

Udaltzaingoaren jarrera salatu dute Sugarrako kideek, eta nabarmendu dute asteburuko gertakariek erakutsi dutela udaltzainek ez dutela "Lizarrako Udalaren eta Gaztetxearen arteko hitzarmena zehaztasun guztiz ezagutzen". Jakinarazi dute, ituna indarrean sartu zenetik, udala ez dela Gaztetxearekin harremanetan jarri: "Izan dugun harreman bakarra udaltzaingoaren bitartez izan da".

Gogorarazi dute, bestalde, "bizilagunekin hitz egiteko eta akordioetara iristeko" prest daudela, eta Sugarran, "kontzertuez gain, beste hainbat jarduera egiten direla". Adibide modura aipatu dituzte "hitzaldiak, elikagai bilketak, txapelketak, ikasle-gela" eta abar.

Komunikabideen difamazioa

Aurreko larunbateko gertakarien harira, Gaztetxearen kontrako seinalatzean eta difamazioan oinarritzen den albiste bat argitaratu du Diario de Navarra egunkariak. Inauterietan Gaztetxean "debekatutako jarduna" izan zela dio, besteak beste, albiste horrek. Hori dela-eta, Sugarrak gaitzetsi du Diario de Navarra-k ez duela informazioa Gaztetxeko kideekin egiaztatu, eta zalantzan jarri du, beraz, plazaratutako informazioaren "objektibotasuna".

Ukrainari gerran laguntzeko entrenamendu-zentro bat sortuko du NATOk
Errusiaren aurkako gerran, Ukrainari laguntza ematen jarraitzen du NATOk. Aliatuak marka historikoak gainditzen ari dira "defentsari" loturiko gastuetan, "erabateko gerra" bati buruzko adierazpenak egiten ari diren bitartean.