AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Udan ere izango da Ekidaren 'Plaza hau gurea da' ikusteko aukera

Datozen asteetarako, emanaldi gehiago antolatu dituzte Lekeition, Elgorriagan, Legazpin, Donibane Garazin, Iruñean eta Errenterian.

Ekida Arte Ekimen Sozialistak urtarrilean estreinatu zuen bere bigarren antzezlana, Plaza hau gurea da. Askotariko hamaika plazatan aurkeztu du lana ordutik, eta berriki jakinarazi du udan ere izango direla hainbat emanaldi. Hurrengo hilabetean, hain justu, beste sei saio egingo ditu Ekidak.

Datorren asterako jarri dituzte udako lehen bi hitzorduak: ekainaren 27rako Lekeition (Bizkaia), eta 28rako Elgorriagan (Nafarroa). Uztailaren hasieran, berriz, Legazpira (Gipuzkoa) eramango dute Plaza hau gurea da: 3an, zehazki. Uztailaren 11n Donibane Garazin (Nafarroa Beherea) izango da antzezlana ikusteko aukera, eta hurrengo egunean, berriz, Iruñean (Nafarroa). Uztaila biribiltzeko, Errenterian (Gipuzkoa) egingo dute emanaldi bat, 22an.

Ukrainako Gobernuak presoak bidaliko ditu gerra-frontera
Azken hilabeteetan indar militarra galdu duela argudiatuta, 3.000 preso errekrutatu ditu Ukrainako Armadak. Errusiaren kontrako gerra "amaitu arte" borroka egiteko kontratu bat sinatu dute, gero "baldintzapean aske" geratzearen truke. Preso gehiago gerrara batu daitezela nahi du gobernuak.