AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

UIBk eta campusetako emakume taldeek ere mobilizazioak antolatu dituzte azaroaren 25erako

'Indarkeria matxistaren aurrean emakume langileon antolakuntza' leloarekin egingo dituzte mobilizazioak Iruñean, Eibarren, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Leioan.

Beste urte batez, Hego Euskal Herriko hainbat campusetan izango dira mobilizazioak Indarkeria Matxistaren Egunean, Unibertsitateko Indar Batasunak (UIB) eta campusetako emakume taldeek antolatuta —Arrakala, Lorratz, Saretu, Bilbouniko Emakume Taldeen Koordinadora eta Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldea—. Oraingoan ere aldarri berdinarekin egin dituzte deialdiak campus bakoitzean: Indarkeria matxistaren aurrean emakume langileon antolakuntza.

Azaroaren 25ean, beraz, Euskal Herriko Unibertsitate Publikoko (EHU/UPV) bost campusetan eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) egingo dituzte mobilizazioak, goizean. Elkarretaratzeak izango dira Iruñeko (Nafarroa) campuseko Liburutegi plazan, Eibarko (Gipuzkoa) campuseko sarreran eta Bilboko (Bizkaia) San Mameseko Von Siemens plazan. 11:45ean izango da Iruñeko kontzentrazioa, eta 11:00etan Eibarkoa nahiz Bilbokoa. Ibaetan (Donostia, Gipuzkoa), Gasteizko (Araba) campusean eta Leioako (Bizkaia) campusean, berriz, manifestazioak egingo dituzte. 11:15ean hasiko dira Ibaetako eta Gasteizko mobilizazioak, eta 11:30ean Leioakoa.

Iaz ere mobilizazioak izan ziren campusetan UIBren eta campusetako emakume taldeen eskutik, Indarkeria matxistaren aurrean antolatu, berdintasun faltsua borrokatu lelopean. Hala, berdintasun faltsua borrokatzera deitu zuten.

Aske utzi dute Jon Gurutz Maiza preso politikoa
2007an atxilotu zuten Frantziako Estatuan, baina 44 urte daramatza etxetik kanpo; 71 urte ditu gaur egun, eta gaixotasun ugari ditu. Martuteneko kartzelan bete ditu zigorraren azken hilabeteak.