AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ukrainako Armadaren obusetan mehatxuzko mezuak idatzi dituzte Kieveko Dynamoko faxistek

Mezu faxistekin margotutako misilen argazkiak argitaratu zituzten aurreko astean 'White Boys Klub'-eko zaleek. Donbasseko biztanleen aurka erabiliko dituzte jaurtigai horiek.

Aurreko astean kanporatu zuten Athleticeko zale bat Bilboko (Bizkaia) San Mames futbol zelaitik, Donetseko bandera bat eramateagatik. Kieveko Dynamoko zale faxistek, White Boys Klub modura ezagunak, horren ostean zabaldu dituzte Ukrainako Armadaren obusen zenbait irudi; Donbasseko biztanleei eraso egiteko erabiliko dira jaurtigai horiek. Dynamoko faxistek misilak margotu dituztela ikus daiteke argazkietan.

Euskal Herrira zuzendutako mezu faxistak idatzi dituzte; hala nola, "Separatistas, hijos de puta. Arriba España", "Vascongadas es España", "Intxaurrondo, haber cavado mas hondo" [Donostiako (Gipuzkoa) kuarteleko torturei erreferentzia eginez] eta "Euskal presoak cámara de gas" irakur daiteke obusetan.

Margoketa faxistak egin dituzte Galdakao inguruan
Aldarri faxistak margotzeaz gain, Alderdi Nazional Boltxebikearen pegatinak jarri dituzte Galdakaon.