AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ukrainako eta AEBetako ordezkaritzak negoziatzen hasi dira Saudi Arabian

Bi herrialdeetako ordezkariek su-etenari buruzko akordio bat adostu nahi dute eta "defentsarako lankidetza" suspertu.

Kievek eta Washingtonek negoziazioak hasi dituzte Saudi Arabiako Yeda hirian. Ukrainako ordezkaritzaren burua Andrii Yermak da, presidentearen bulegoko burua, Rustem Umerov Defentsa ministroarekin eta Andrii Sybiha Atzerri ministroarekin batera. AEBen aldetik, Marco Rubio estatu-idazkariak, Mike Waltz Segurtasun Nazionaleko aholkulariak eta Steve Witkoff Ekialde Hurbilerako ordezkari bereziak hartuko dute parte.

Elkarrizketa horietan, Ukrainak su-eten partzial bat proposatzen du, Itsaso Beltzean eta droneekin eta irismen luzeko misilekin egindako aire-erasoetan liskarrak etetea barne hartuko lukeena. Ekimen horren helburua da akordio baterako nolabaiteko irekitasuna erakustea, eta AEBek ez etetea Ukrainarekiko armen hornidura, inteligentzia militarraren informazioa eta finantziazioa. Azpimarratzekoa da Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea eta Donald Trump AEBetako presidentea aurrez bildu ostean, bertan behera utzi dutela euren parte-hartzea momentuz.

Saudi Arabiako negoziazio horiek gero eta indarkeria handiagoko testuinguru batean izango dira, Errusian eta Ukrainan biktima eta kalte esanguratsuak eragin dituzten eraso militarrak barne. Bileren helburu nagusia, dirudienez, su-etena ekarriko luketen konpromisoak aurkitzea da, baina Kiev "ez dago eskakizun gehiegi egiteko moduan", Trumpek berak Etxe Zurian onartu duenez.

Martxoaren 13ko ikasle-grebarako, lau manifestazio antolatu ditu IAk
Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean izango dira ikasleen mobilizazioak, "gorakada erreakzionarioaren aurka eta ikasle langileon interesen alde".